euskera
- Mozilla Gehigarriak euskaraz: Firefox, Thunderbird, Mozilla Suite, SeaMonkey, NVU, Netscape edo Flock programetan instalatu daitezkeen, hirugarrengoek egindako eta programek ez dituzten ahalmenak gehitzen dizkieten doako programatxoak.
- Klik aplikazioak: Zatigarriak eta zatikiak / Etxea: Heziketarako softwarea. Gaztelerazko, galizierazko eta katalanezko aplikazioak ere badaude.
- Klik 3.0: Hezkuntzarako programa euskaratua, beta bertsioa.
- Songbird euskaraz: Firefox nabigatzailearen motorean oinarriturik sorturiko web musika jogailua; Windowserako.
- Audacity euskaraz: Soinuak grabatu eta editatzeko software askea eta iturburu irekiduna; Windows, Linux eta Mac OS X sistemetarako.
- Office 2003rako euskarazko interfaze-paketea: Microsoft Office 2003rako euskarazko interfaze-paketeak euskarazko erabiltzaile-interfaze bat eskaintzen du Microsoft Office Standard Edition 2003ko aplikazio gehienetarako; Windowserako.
- phpBB euskaraz: Webguneetan eztabaidaguneak jartzeko doako tresna.
- Tuxpaint euskaraz: Irudi edizio programa erabilterraza, umeek erabiltzeko aproposa; Windows, Linux, Mac OS X, BeOS, FreeBSD, NetBSD eta Zaurus sistemetarako.
- LDP Euskaraz: Linuxen Dokumentazio Proiektuko eskuliburuak eta laguntza gidak euskaraz.
- Mailman Euskaraz proiektua: Posta zerrendak kudeatzeko programaren euskaraketa proiektua.
- WordPress-Eu: Euskal WordPress zaleen txokoa.
- QCAD euskaraz: Lehenengo euskarazko CAD programa, Linuxpean erabiltzeko.
- Xuxen: Eusko Jaurlaritzak finantzatutako zuzentzaile ortografikoa. Microsoft Word, OpenOffice, Word X eta on-line bertsioak.
- Transparence egitasmoa: Softwarearen Berrebilpenerako Injenierutzako egitasmoa, AmetzagaiƱa taldeko I + G atalean landua. Berrerabilpeneko teknikei dagokienez plataformen arteko eramangarritasuna lantzen ari da. Software-garapeneko sistemen aldetik, Xmaisu programa gehitu berri zaio Transparence inguruneari.
- Informatika programa lagungarriak itzultzaileentzat: EIZIEk gomendatutako softwarea.
- ESI - Software Institutu Europarra: Zamudioko Parkean kokatua. Ingelesa da lan hizkuntza European Software Institute delako honetan, baina orri honetan informazio apur bat aurkituko duzu euskaraz.
- All4you: Freeware aplikazioak, nazioarteko gune batean, baina euskaraz azalduta.
- Kapsula: Dokumentu-baseak kudeatzeko softwarea. AmetzagaiƱa taldeak garatua.
- Euskararen Hotsak: Euskararen Hotsak lanak euskal hizkuntzaren hots propioak, euskalki denak kontutan hartuz, medio anitzeko euskarrian aurkeztea du helburua. Deustuko unibertsitatetik ekoiztu den CD-ROM bat.
- Eki Software: Oiartzundik, diseinua, programazioa eta software programatxoak.
- Euskarazko software katalogoa: UEU-ren eskutik: software orokorra, aplikazioak, edukin-aurkezpenerako CD-ROM multimedia, eta atal bereizi baten hezkuntzako softwarea.
|
